San Joan festak edo sanjoana, antzinako jatorria duen jai garrantzitsua da, ipar hemisferioan udako solstzioarenhasiera dela-eta ekainaren 24anospatzen dena, bereziki Europan. Hala ere
udako benetako solstizioa, urte osoko egunik luzeena, ekainaren 21a edo 22a da.
Donibane jaiko ekitaldi ezagunena Donibane sua da, beste ohitura batzuk dauden arren:iturri, putzu eta erreka batzuetako urez garbitzea, haietako ura edatea etaihintza zapaltzea osasungarria dela sinetsi izan da. Ohikoa da, halaber, etxeko atarian lizarraren, erramuareneta elorri zuriaren adarrak jartzea, tximistatik babesteko.
Beasaingo Aurtzaka dantza taldekoek Goierrin garai batean emakumeek soka-dantzan ateratzeko zuten ohitura galdua berreskuratuz, 2008an, Neskatxen Esku-Dantza plazaratu genuen.Ordutik, urtero San Joan bezpera gauean (Ekainaren 23an), Beasaingo Barrendain plazan pizten den suaren inguruan dantza egin ohi dugu Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeetako neskatxa nerabeek.
Beasainen, udako solstizioa ospatzeko eta udari ongietorria emateko “alamartxoa” edo san joan sua pizten da; eta erromeria egin ohi zen gutxienez orain ehun urtetik hona.
Aurtzaka dantza taldekoak dantza eta udako solstizioa lotu nahi izan ditugu Neskatxen Esku-Dantzarekin, eta denboraren poderioz galtzen ari zaizkigun osagai hauek gogora ekartzen saiatzen gara ekainaren 23ko ilunabarrean:
- EGUZKIA. Sua izaten da San Joan gaueko osagai nagusia. Suak Eguzkia elikatzen du sineskera zaharren arabera. Alamartxoa piztu aurretik dantzatuko dugu bere inguruan. Zaharra erre eta berriari ateak zabaldu.
- URA. Gauerditik aurrera, ura bedeinkatu egiten da, ahalmen bereziak hartzen ditu, sendatu egiten du eta zoriona ekartzen du. Maitasunaren sinboloa da.
- LANDAREAK. Bildu egiten dira, lore-sortak egiten dira eta etxeak adarrez hornitzen dira. Emankortasunaren sinboloa dira.
- AIREA. Bizitza ematen digu, eta dantza egitera gonbidatzen du, borobilean, beti ere.
San Joan Belarrak edo “Belar onak”
San Joan egunaren inguruan bildutako landareek zorte ona ematen dute, eta gaitzak, trumoiak, urruntzen dituztelako ustea oso zabaldua dago. Emakumeek San Joan loreak eta eskura zituzten beste batzuk biltzen zituzten: milorriak, iratzeak, arrosak, krabelinak, lizarra, elorria, gereziak...
Guk dantza egin aurretik biltzen ditugu, eta buruan apaingarri gisa koroia egiteko erabiltzen. Gero, etxean gorde eta hurrengo urteko sua pizteko izaten dira, zaharrak erre eta berriak ekarriz.
San Joan kanta
Kanta edo esamolde asko aurki daitezke egun honen inguruan, eta bereziki, egiten den suarekin lotuta. Guk dantza, kantarekin aberastu nahi izan genuen, eta Idiazabalgo Urtsuaranen Juan Garmendiak jaso zuen letra hau erabiltzen dugu neskatxek abestu dezaten:
“San Juan dala, San Juan dala zapatu arratsaldean.
Hamalau atso tronpeta jotzen zazpi astoren gaiñean.
Hiru ale ta gaztaina kaskalik ez, gaztañeri hontan sorginik ez.
Hemengo batek horko biri, balio badek etorriari!”
Lehen esan dizuegun bezala, dantza egiteko ohitura hau aspalditik dator. Hona hemen aurtzakako neskatsen aurtengo bideoa:
Ni ere aurtzaka taldean nabil eta hiru urtez jarraian egin dut san juan dantza hau. Oso garrantzitsua izaten da aurtzakako kide guztiontzat egun hau, oso egun polita izaten da eta ikusteak pena merezi izaten du. Sari bat ere jaso genuen san juanetako dantza honengatik eta Donostiako San Telmo museoan dantza eginez eskertu genuen.
jueves, 5 de diciembre de 2013
EUSKAL ABESTIA
Aberriaren mugak
viernes, 29 de noviembre de 2013
NIRE AURKEZPENA
Kaixo! Ni Ainhoa Antxia
naiz eta 13 urte ditut. 1999ko abenduaren 15ean jaio nintzen
Zumarragako hospitalean eta geroztik aurrera Beasainen bizi izan
naiz. Marroi koloreko ile nahiko luzea daukat, begi marroi argiak eta
garaieraz ez naiz oso altua. Neska alaia naiz, batzuetan asko
haserretzen naizen arren. Oso hiztuna naiz asko ezagutzen ditudan
pertsonekin baina ezagutu berri ditudanekin lotsati samarra naiz.
Nerea izeneko 17 urteko ahizpa zaharrago bat daukat eta ez naiz oso
ongi moldatzen berarekin.
Nire zaletasunak
euskal dantzak eta futbola dira. 5 urte nituenetik joaten naiz euskal
dantzak ikastera Aurtzaka dantza taldera. Txiki-txikitatik ezagutzen
ditudan lagunekin nabil eta ederki pasatzen dugu elkarrekin dantza
eginez eta ikasiz. Beasain K.E. futbol taldean ere banabil, aurten
hasi gara bertan jolasten baina lehenagotik jolastu izan dut eskolako
futbol taldean.
Futbol zalea naiz eta Real Sociedad taldeko jarraitzailea. Oso harro nago aurten Chanpionsera iritsi delako. Nire jokalari gogokoenak Iñigo Martinez eta Antoine Griezmann dira.
Beasainen bizi
naiz, Gipuzkoako Goierri eskualdeko udalerri batean, Oria ibaiaren
ertzean kokatua dagoena. Goierriko udalerri jendetsuena da eta 14000
biztanle inguru bizi gara bertan. Beasaindar gehienak pisuetan bizi
gara, nahiz eta baserri gutxi batzuk ere badauden. Nire herria oso
polita da eta bertako odolki eta eraikinengatikoso famatua.
Eraikin hau Igartzako jauregia da. Beasaingo odolkia oso ezaguna da.
2 urte nituenetik
lehen hezkuntza amaierarte Alkartasuna Lizeoan ikasi nuen.
11 urterekin DBH egitera Beasaingo Instituto Publikora (Loinazpera)
etorri nintzen eta hementxe jarraitzen dut, inguruko herri txikitako
ikasleekin batera.
Beno hau da nire buruaz jakin beharreko guztia, hurrenarte!
Iragarki hau Giorgio Armanik2012n atera zuten lurrin batena da.
Ez du kolorerik; txuri-beltzean dago. Ikonoak agertzen dira, GIOren irudia azaltzen da amaieran koloniaren aurrekaldean irudikatuta. Gizon bat agertzen da, emakumezkorik ez eta gizon gihartsua da. Miamiko hondartza batean filmatu zuten, itsasoaren barrenean.
Bruce Weberrek zuzenduriko filman Giorgio Armaniren lurrin bat iragartzen du. Miamin 2012ko Urtarrilean filmatu zuten eta lurrin freskagarria dela nabaritzen da.
Musika lasaia dago eta ez dute hitz egiten.
Erritmo geldoa duela ikusten da.
Ez da tratamendu txarrik ikusten baina gizonen irudiak bakarrik agertzen dira, gizonezkoentzako lurrina delako.
Ez du kolorerik, txuri beltzean dago,
baina argi ilun eta argiagoak erabiltzen ditu irudiaren atal batzuk
bereizteko. Gizon indartsu bat ikusten da, gorpuzkera ikusgarrikoa. Emporio Armaniren ikonoa ikusten da irudiaren erdialdean eta
kolore argiago batez idatzia dago, gehiago ikusteko. Logela batean
dagoela nabaritzen da; ohea ikusten delako. Baina ala ere nire ustez
maila altukoei zuzenduta dago.
Gizon horren irudia erakartzeko jarri
dute; horrela jendeak marka horretako galtzontziloak erosi eta bera
bezalako indartsu eta erakargarria izateko batere kirolik egin gabe, galtzontziloak jantzita soilik.