Kaixo!
Ni Ainhoa Antxia naiz eta 13 urte ditut. 1999ko abenduaren 15ean jaio nintzen Zumarragako hospitalean eta geroztik aurrera Beasainen bizi izan naiz. Marroi koloreko ile nahiko luzea daukat, begi marroi argiak eta garaieraz ez naiz oso altua. Neska alaia naiz, batzuetan asko haserretzen naizen arren. Oso hiztuna naiz asko ezagutzen ditudan pertsonekin baina ezagutu berri ditudanekin lotsati samarra naiz. Nerea izeneko 17 urteko ahizpa zaharrago bat daukat eta ez naiz oso ongi moldatzen berarekin.
Nire zaletasunak
euskal dantzak eta futbola dira. 5 urte nituenetik joaten naiz euskal
dantzak ikastera Aurtzaka dantza taldera. Txiki-txikitatik ezagutzen
ditudan lagunekin nabil eta ederki pasatzen dugu elkarrekin dantza
eginez eta ikasiz. Beasain K.E. futbol taldean ere banabil, aurten
hasi gara bertan jolasten baina lehenagotik jolastu izan dut eskolako
futbol taldean.
![]() | ||
|
Futbol zalea naiz eta Real Sociedad taldeko jarraitzailea. Oso harro nago aurten Chanpionsera iritsi delako. Nire jokalari gogokoenak Iñigo Martinez eta Antoine Griezmann dira.


Beasainen bizi
naiz, Gipuzkoako Goierri eskualdeko udalerri batean, Oria ibaiaren
ertzean kokatua dagoena. Goierriko udalerri jendetsuena da eta 14000
biztanle inguru bizi gara bertan. Beasaindar gehienak pisuetan bizi
gara, nahiz eta baserri gutxi batzuk ere badauden. Nire herria oso
polita da eta bertako odolki eta eraikinengatik oso famatua.
Eraikin hau Igartzako jauregia da. Beasaingo odolkia oso ezaguna da.
2 urte nituenetik
lehen hezkuntza amaierarte Alkartasuna Lizeoan ikasi nuen.
11 urterekin DBH egitera Beasaingo Instituto Publikora (Loinazpera)
etorri nintzen eta hementxe jarraitzen dut, inguruko herri txikitako
ikasleekin batera.
Beno hau da nire buruaz jakin beharreko guztia, hurrenarte!





No hay comentarios:
Publicar un comentario