viernes, 29 de noviembre de 2013

NIRE AURKEZPENA

Kaixo!

Ni Ainhoa Antxia naiz eta 13 urte ditut. 1999ko abenduaren 15ean jaio nintzen Zumarragako hospitalean eta geroztik aurrera Beasainen bizi izan naiz. Marroi koloreko ile nahiko luzea daukat, begi marroi argiak eta garaieraz ez naiz oso altua. Neska alaia naiz, batzuetan asko haserretzen naizen arren. Oso hiztuna naiz asko ezagutzen ditudan pertsonekin baina ezagutu berri ditudanekin lotsati samarra naiz. Nerea izeneko 17 urteko ahizpa zaharrago bat daukat eta ez naiz oso ongi moldatzen berarekin.



Nire zaletasunak euskal dantzak eta futbola dira. 5 urte nituenetik joaten naiz euskal dantzak ikastera Aurtzaka dantza taldera. Txiki-txikitatik ezagutzen ditudan lagunekin nabil eta ederki pasatzen dugu elkarrekin dantza eginez eta ikasiz. Beasain K.E. futbol taldean ere banabil, aurten hasi gara bertan jolasten baina lehenagotik jolastu izan dut eskolako futbol taldean.




Futbol zalea naiz eta Real Sociedad taldeko jarraitzailea. Oso harro nago aurten Chanpionsera iritsi delako. Nire jokalari gogokoenak Iñigo Martinez eta Antoine Griezmann dira. 






















Beasainen bizi naiz, Gipuzkoako Goierri eskualdeko udalerri batean, Oria ibaiaren ertzean kokatua dagoena. Goierriko udalerri jendetsuena da eta 14000 biztanle inguru bizi gara bertan. Beasaindar gehienak pisuetan bizi gara, nahiz eta baserri gutxi batzuk ere badauden. Nire herria oso polita da eta bertako odolki eta eraikinengatik oso famatua.















         
          Eraikin hau Igartzako jauregia da.                             Beasaingo odolkia oso ezaguna da.
                                                                                               
 

2 urte nituenetik lehen hezkuntza amaierarte Alkartasuna Lizeoan ikasi nuen. 11 urterekin DBH egitera Beasaingo Instituto Publikora (Loinazpera) etorri nintzen eta hementxe jarraitzen dut, inguruko herri txikitako ikasleekin batera. 



Beno hau da nire buruaz jakin beharreko guztia, hurrenarte!

domingo, 10 de noviembre de 2013

IRAGARKIA (Anne Turrientes eta Ainhoa Antxia)





Iragarki hau Giorgio Armanik 2012n atera zuten lurrin batena da.

Ez du kolorerik; txuri-beltzean dago. Ikonoak agertzen dira, GIOren irudia azaltzen da amaieran koloniaren aurrekaldean irudikatuta. Gizon bat agertzen da, emakumezkorik ez eta gizon gihartsua da. Miamiko hondartza batean filmatu zuten, itsasoaren barrenean.

Bruce Weberrek zuzenduriko filman Giorgio Armaniren lurrin bat iragartzen du. Miamin 2012ko Urtarrilean filmatu zuten eta lurrin freskagarria dela nabaritzen da.

Musika lasaia dago eta ez dute hitz egiten.

Erritmo geldoa duela ikusten da.

Ez da tratamendu txarrik ikusten baina gizonen irudiak bakarrik agertzen dira, gizonezkoentzako lurrina delako.






Ez du kolorerik, txuri beltzean dago, baina argi ilun eta argiagoak erabiltzen ditu irudiaren atal batzuk bereizteko. Gizon indartsu bat ikusten da, gorpuzkera ikusgarrikoa. Emporio Armaniren ikonoa ikusten da irudiaren erdialdean eta kolore argiago batez idatzia dago, gehiago ikusteko. Logela batean dagoela nabaritzen da; ohea ikusten delako. Baina ala ere nire ustez maila altukoei zuzenduta dago.

Gizon horren irudia erakartzeko jarri dute; horrela jendeak marka horretako galtzontziloak erosi eta bera bezalako indartsu eta erakargarria izateko batere kirolik egin gabe, galtzontziloak jantzita soilik.